We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

KOBAN

by KOBAN

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
E.E.I.E. 03:22
HAU EZ DA GURE BAKEA TA EZ GATOZ APUR ESKE DENA LEHERTZEKO PREST GAUDE! Jaio, hazi, hezi, hil Ez da izan denontzat berdin. Anonimotzan ahaztuak Jabetza dudan jarri ez dadin. Sagar pozoitu hontan Arra beti izango da har. Berdintasun hitz berritan Ezkutatzen diren eredu zaharrak. Asko, aski ta aske gara, Milaka taupada, Hiltzen gaituen sistemaren Polbora lurrindun barrikada. Pim-pam beldurren balak Indarrez bete tiro-pum! Lehen lerroa gurea da, Hortzak estu!
2.
Nekropolia 04:12
Kaleak ilun dira eguna argitu denetik, Euli bakar bat ere ez da ageri. Lehen koloretsu zena errautsetan gelditu da, Lehen bizia zen hiri, NEKROPOLIA. Zirkua eraiki zuten guztion diruarekin, Luxua gure armarri gisa jarriz. Beste ezerk ez duenez kulturan garrantziarik, Txanponak amaitzean, NEKROPOLIA. Zirkuaren urrezko hormek eztanda egin dute, Kazetak dio: Dena hil da hemen! Baina kobazuloan gordeta egon garenok Dantzan egingo dugu, NEKROPOLIAN.
3.
Irri zuri, jantzi garbi, Jaun-Andre perfektuenak: Panpin puskatuen fabrika Aurrean duzue. Izaki onartezinak Egiten ditugu bertan, Auzokoen barregarri Izan daitezen. Hipotekadun nomada familia, Ordulari gabeko langilea. Bertigoa duen trapezista Josi gabeko marasma sarean. Ezpain gabeko tronpetistaren Kontzertutara hurbildu zen gorra. Suhiltzaile piromano bat Pista erretzen dantzan. PANPINA PUSKATUA, URRATUA, ZARA. Txakur tristeen maitalea den Bizitza bakarreko katua. Jolasik ezagutzen ez duen haurra, Beti euritan dagoen basamortuan. Margolari daltonikoaren Mihisean udazken koloreak. Haizeak astintzen ez duen Bandera trapu zaharra. Egin duzu irria kalean, orbainak ezkutatu ostean?
4.
Deskapotablea hartuta joan ginen mendira, Padeleko lagun batzuk ta ni haize freskoaren bila. Teniseko zapata beltzak, bisera txuria, Krema 50 eta Ama Birjiñan argazkia sujetadorian. Ezkerrean marra txuri-gorri, eskuinen ekixa. Esan nien itxoiteko, egin behar nuela sastraketan pixa. Eskuinekotik jun eta, hara! Danbor hotsak! Urrunean kobazulo bat, hara noa. Zerekin topa? SUAREN DARDARAN MILA GORPUTZ DANTZAN, IRRINTZI OIHUAK GIZON ADARDUN BATI ALABANTZAN SEÑORITA BAT AKELARRE BATIAN.
5.
Lanbrotan zehar hanka puntetan. Burua ardo beltzez zeharkatuta, dardarka belaunak. Kaletik topatuz gero basapiztia, Beldurrak sendatuko du eztia. Nahiz ta jantzita ibili bart biluzik nindoan, Mugimenduaren konexioa orekan. Nahiz ta plazer hutsa bila ibili nintzen bart, Irudi bat etorri zait: hilerria. Ez pentsa izaki zintzo ta iluna naizenik, Muxu batekin hilko ditut nire ta zure nahiak, Arrastaka etzan zaitez nere alboan, Odola ta sexuaren artekoa: klimax gaiztoa. Azalak ez dit uzten ibiltzen. Izaretan itota, zentzumen truke ertzak epel. Kanibalismoa paradisu, plazer lizunen barne elektrika oihua.
6.
KatuSwing 03:10
Hau da nere mundu perfektua, Kea, zarata ta zementua. Ni naiz nekropoliko katua, Ihes egiten aditua. Eguna hasten dut tripa ondo betez, Arrain plastifikatu ta usteldutako esnez. Txakurrak ikusi ezkero aldatu kalez Ta handik hanka egin azkar irriparrez. Hau da nere mundu perfektua, Kea, zarata ta zementua. Ni naiz nekropoliko katua, Ihes egiten aditua. Bazterrak nahastuz egun eta gau, Arau zikinak hausteak zeharo erotzen nau, Piztiak asfaltoan zoro zaunkan, barau, Katuok hormetan gora marramiau! Teilak ez dira traba zeruko oholtzan, Hankak lehertu arte egingo degu dantzan, Gorputzak bero ferekatu farola argitan, Bizitza batek zazpi iraun ditzan. Kearen gainetik, izarren azpitik, Teilatuetan swing, swing, swing, swing. Ez dago mugarik, gurea besterik. Swing gaua hil arte!
7.
Congo Square 04:31
Galeraz galera idatziz historia; Kongo, New Orleans, Maule, Haiti, El Aaiun, Herrera, Kobane, Idomeni. Konspirazio baten mila aurpegi. Diru ta kataiaz neskame izanak Lantegian bizi lanean hil. Baina memoriak kantu ta dantzetan Iraultza pizten digu zainetan. ONGI ETORRI, ESKLABUON FESTARA BEHELAINOTAN ALFERRIK DA MASKARA ASKATASUN DANBORREN LURRIKARA ERRE GINTUEN SU BERBERA GARA* Oinak lurra harrotuz, gogoa izarretan, Txinpartak geroko garren zutarri. Gorputz ahaztu eta aske guztion gordeleku Akelarrea dugu. Hemen ez da magia beltzik, Sokak apurtzeko sua baizik. Inguratuz mantenduko dugu bizirik. ONGI ETORRI ESKLABUON FESTARA BEHELAINOTAN ALPERRIK DA MASKARA BEHIN HIL GINEN, BAINA ITZULI GARA ERRE GINTUEN SU BERBERA GARA
8.
Goizean goiz kafea, Ilargi betea, Olatu hotsak esnatzean. Neguko eguzki izpiak, Tak, tak, leihoan euria. Biziko plazer txikiak! ZEIN EDERRAK DIREN ESPERO EZ DIREN ITZAL EPELAK. OHITUREN ARTEAN EGUNEN TARTEN BATEN NONBAIT, ZURE ZAIN. Anai-arrebak, Agur eta ongi etorri ordurik gabeko atarira, Galdera handien gonazpietara. Zuen goizeko maindireei, kantu hauek! Azukre debekatu edo ohartu gabeko beranduei. Nola jakin zer den haundi ñimiñorik gabe, ezta? Gogoan izan: Itsasotik irten, eguzkitan etzan eta gorde galtzeko tarterik, Maite duzun ohitura arraroen omen!
9.
Iritsi da eguna! Bihotza ahotik irten zait bat batean, Ezagutu dudanean. Bizitzak gatzik ez du Ezin bazara maitemindu. Tren bakarra ta ezin galdu. Iritsi da eguna! Ogia erostera joan naiz txandalean, Makarrak kendu artean. Nor ta bera topatu, Eta geratu naiz mutu. Ideiak zaizkit guztiz urtu. NON DA MANUALA, IKASTEKO RITUALA? AURKITUKO AL DET IPUINETAKO PRINTZE IDEALA? EZ NADIN GERA NESKA ZAHARRA! Iritsi da eguna! Parrandan atera gera eta txoznetan Gertu goizeko bostetan. Txapa galanta ematea, Hau da alkoholan kaltea. Izutu ote dut nire maitea? Iritsi da eguna! Gerritik estu helduko det eta goxo esan Nirekin lo egin dezan. Tabernetan bilatu Baina etzaitut topatu. Radarrak ez dit funtzionatu. Iritsi da eguna! Dutxatu, orraztu, jantzi, prestatu eta kondoiak. Ase ditzadan gaur nahiak. Aizu ze plan duzu gero? Gaur etzazu ezer espero. Berriz etxera bero-bero. Iritsi da eguna! Eskuratu dut nire altxorra azkenean! Gaua izara artean. Kontzentratu ezinik, Ezin kendu gainetik. Hanka puntetan noa etxetik. Iritsi da eguna! Telefonoak jo du eta, hara! Nirekin oroitu zara. Lehen nuenak amestu Orain lekurik eztu, Beste batekin naiz tontotu.
10.
Daltonikoak 03:42
Nik nahi nuen urdina, bizikleta urdina Baina aurkitu nuen gorria, gorria ze desgrazia. Nik nahi nuen kotxea, kotxe zilar kolorea Baina aurkitu nuen berdea, berdea ni bai pobrea. DALTONIKOAK, UTZI DITZAGUN GURE ZAPORE OPTIKOAK DALTONIKOAK, HUSKERI ESTETIKOAK Nik nahi nuen zaldia, zaldi beltz basatia Baina aurkitu nuen zuria, non da nere zoria. Nik nahi nuen txoria, txori gorri kantaria Baina aurkitu nuen marroia, marroia a ze bajoia. Nik nahi nuen ilargia, nik nahi nuen mendia Eta bertako zuhaitz guztiak ere, natura artean askoz hobe Baina baita nahi nuen hiria, kaleak zeharkatzeko Den-dena niretzako, den-dena niretzako Nahi nitun hodeiak, nahi nitun izarrak, Nahi nitun bihotzak, nahi nituen Bururatzen ez zaizkidan gauza guztiak ere nahi nituen eta horregatik, Dena nahi nuelako falta zitzaidan dena.
11.
Eman Dena 03:31
Amak aspaldi galdetu zidan: zer nahi duzu handitan egin? Eta nik erantzunik ez. Nola esan foko azpian nuela nere burua ikusten? Jende aurrean arima ahotik jaurtitzen. Ametsak dira, besterik ez. Bizitza bakarra da, ezer berririk ez! Musika egin nahi baduzu, igo eszenatokira! Ta hor zaudela, EMAN DENA, INDARRA BADUZU SOBERAN, TA EZ GALDU ZURE AUKERA. AMETSAK EZ DIRA BETEKO ORAINDIK LO BAZAUDE. Aitak egunero galdetzen zidan: zer ikasiko duzu gero? Eta nik erantzunik ez. Nola esan munduari bira eman nahi niola airez? Lurra goitik ikusi txori bat banintz lez. Ametsak dira, besterik ez. Bizitza bakarra da, ezer berririk ez! Hegan egin nahi baduzu, aireratu izan aske!

about

Disko honetan Koban gara:
Elixabete Beraza Sorarrain: Piano eta Ahotsak / Estitxu Beraza Sorarrain: Ahotsak / Jone Laspiur Gorosabel: Ahotsak / Joseba Salbide Mutiloa: Elektronika / Onintza Rojas Olazabal: Triki eta Ahotsak / Rakel Arenaza Acedo: Ahotsak / Xalba Ramirez Cruz: Manouche Gitarra eta Gitarra Elektrikoak/ Maddi Gerriko Fariñas: Nekropolia, Neska Zaharraren Koplak eta Congo Square-n / Lide Hernando Muñoz: Nekropolia-n / Asier Beramendi Aranzadi ‘Preacher man’: Plazer Txikiak-en /

Ion Celestino Manterola: Tronpetak Panpin Puskatuen Fabrika-n.
Zigor DZ: Skratchak E.E.I.E.-n.
Letretan lagundu gaituzte: Izar Mendiguren Cosgaya (E.E.I.E.), Aiert Ordoñez Adarraga (Neska zaharraren koplak) eta Itziar Telletxea Iguzkiagirre (Daltonikoak)

Maitasun guztia Lideri proiektu honi hasiera emateagatik eta Asier eta Maddiri bidelagun politenak izateagatik.

KOBANen disko hau azken hiru urteetan gure ondoan egon diren guztiei eskaini nahi diegu. Arlo musikal eta teknikoaz gain, egunero gure babes diren lagun, bikotekide, pisukide eta senideei bereziki. Horiek gabe ezinezkoa baita horrelako proiektu bat aurrera eramatea. Crowdfundingean gugan sinetsi dutenei, esker goxoak. Eta Donostiko musikariei eta gune autogestionatuei, miresmena.

Disko hau 2017ko irailaren eta 2018ko martxoaren artean grabatu dugu Arrasateko SHOT! eta Elektrika Grabaketetan, Iñaki Bengoa Landaluze eta Ander Barriuso Muñoarekin. Nahasketak, Ander Barriuso Muñoak eta Mikel Makala ekoizpenean egin dituzte, Elektrika Grabaketetan. Masterra 2Noisy estudioan, Oihan Lizaso eta Aritz Guerraren eskutik. Diseinua Unai Bergara Monasteriok (Lubaki Grafik Faktøry) egin du. Alor teknikoan Haritz Zubiate Gorosabel eta Julen Caminos Yarza (BIDEAN produkzioak).
kobantaldea@gmail.com
facebook.com/kobantaldea
kontratazioa: haritz@bideanprodukzioak.com

credits

released April 11, 2018

license

tags

about

KOBAN Donostia, Spain

Koban talde donostiar bat da, 2015ean sortua.
Proiektu berean euskal kultura, musika elektronikoa eta swinga uztartzen saiatzen gara.
Koban gara: Elixabete Beraza Sorarrain: Piano eta Ahotsak
Estitxu Beraza Sorarrain: Ahotsak
Maddi Gerriko Fariñas: Ahotsak
Joseba Salbide Mutiloa: Elektronika
Onintza Rojas Olazabal: Triki eta Ahotsak
Xalba Ramirez Cruz: Gitarrak
... more

contact / help

Contact KOBAN

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like KOBAN, you may also like: