1. |
E.E.I.E.
03:22
|
|||
HAU EZ DA GURE BAKEA
TA EZ GATOZ APUR ESKE
DENA LEHERTZEKO PREST GAUDE!
Jaio, hazi, hezi, hil
Ez da izan denontzat berdin.
Anonimotzan ahaztuak
Jabetza dudan jarri ez dadin.
Sagar pozoitu hontan
Arra beti izango da har.
Berdintasun hitz berritan
Ezkutatzen diren eredu zaharrak.
Asko, aski ta aske gara,
Milaka taupada,
Hiltzen gaituen sistemaren
Polbora lurrindun barrikada.
Pim-pam beldurren balak
Indarrez bete tiro-pum!
Lehen lerroa gurea da,
Hortzak estu!
|
||||
2. |
Nekropolia
04:12
|
|||
Kaleak ilun dira eguna argitu denetik,
Euli bakar bat ere ez da ageri.
Lehen koloretsu zena
errautsetan gelditu da,
Lehen bizia zen hiri, NEKROPOLIA.
Zirkua eraiki zuten guztion diruarekin,
Luxua gure armarri gisa jarriz.
Beste ezerk ez duenez
kulturan garrantziarik,
Txanponak amaitzean, NEKROPOLIA.
Zirkuaren urrezko hormek
eztanda egin dute,
Kazetak dio: Dena hil da hemen!
Baina kobazuloan gordeta egon garenok
Dantzan egingo dugu, NEKROPOLIAN.
|
||||
3. |
Panpin Puskatuen Fabrika
04:28
|
|||
Irri zuri, jantzi garbi,
Jaun-Andre perfektuenak:
Panpin puskatuen fabrika
Aurrean duzue.
Izaki onartezinak
Egiten ditugu bertan,
Auzokoen barregarri
Izan daitezen.
Hipotekadun nomada familia,
Ordulari gabeko langilea.
Bertigoa duen trapezista
Josi gabeko marasma sarean.
Ezpain gabeko tronpetistaren
Kontzertutara hurbildu zen gorra.
Suhiltzaile piromano bat
Pista erretzen dantzan.
PANPINA PUSKATUA, URRATUA, ZARA.
Txakur tristeen maitalea den
Bizitza bakarreko katua.
Jolasik ezagutzen ez duen haurra,
Beti euritan dagoen basamortuan.
Margolari daltonikoaren
Mihisean udazken koloreak.
Haizeak astintzen ez duen
Bandera trapu zaharra.
Egin duzu irria kalean,
orbainak ezkutatu ostean?
|
||||
4. |
||||
Deskapotablea hartuta
joan ginen mendira,
Padeleko lagun batzuk
ta ni haize freskoaren bila.
Teniseko zapata beltzak,
bisera txuria,
Krema 50 eta Ama Birjiñan
argazkia sujetadorian.
Ezkerrean marra txuri-gorri,
eskuinen ekixa.
Esan nien itxoiteko,
egin behar nuela sastraketan pixa.
Eskuinekotik jun eta, hara!
Danbor hotsak!
Urrunean kobazulo bat,
hara noa. Zerekin topa?
SUAREN DARDARAN
MILA GORPUTZ DANTZAN,
IRRINTZI OIHUAK
GIZON ADARDUN BATI ALABANTZAN
SEÑORITA BAT AKELARRE BATIAN.
|
||||
5. |
Klimax Gaiztoa
05:04
|
|||
Lanbrotan zehar hanka puntetan.
Burua ardo beltzez zeharkatuta,
dardarka belaunak.
Kaletik topatuz gero basapiztia,
Beldurrak sendatuko du eztia.
Nahiz ta jantzita ibili bart biluzik nindoan,
Mugimenduaren konexioa orekan.
Nahiz ta plazer hutsa bila ibili nintzen bart,
Irudi bat etorri zait: hilerria.
Ez pentsa izaki zintzo ta iluna naizenik,
Muxu batekin hilko ditut
nire ta zure nahiak,
Arrastaka etzan zaitez nere alboan,
Odola ta sexuaren artekoa: klimax gaiztoa.
Azalak ez dit uzten ibiltzen.
Izaretan itota, zentzumen truke
ertzak epel.
Kanibalismoa paradisu, plazer lizunen
barne elektrika oihua.
|
||||
6. |
KatuSwing
03:10
|
|||
Hau da nere mundu perfektua,
Kea, zarata ta zementua.
Ni naiz nekropoliko katua,
Ihes egiten aditua.
Eguna hasten dut tripa ondo betez,
Arrain plastifikatu ta usteldutako esnez.
Txakurrak ikusi ezkero aldatu kalez
Ta handik hanka egin azkar irriparrez.
Hau da nere mundu perfektua,
Kea, zarata ta zementua.
Ni naiz nekropoliko katua,
Ihes egiten aditua.
Bazterrak nahastuz egun eta gau,
Arau zikinak hausteak zeharo erotzen nau,
Piztiak asfaltoan zoro zaunkan, barau,
Katuok hormetan gora marramiau!
Teilak ez dira traba zeruko oholtzan,
Hankak lehertu arte egingo degu dantzan,
Gorputzak bero ferekatu farola argitan,
Bizitza batek zazpi iraun ditzan.
Kearen gainetik, izarren azpitik,
Teilatuetan swing, swing, swing, swing.
Ez dago mugarik, gurea besterik.
Swing gaua hil arte!
|
||||
7. |
Congo Square
04:31
|
|||
Galeraz galera idatziz historia;
Kongo, New Orleans, Maule, Haiti,
El Aaiun, Herrera, Kobane, Idomeni.
Konspirazio baten mila aurpegi.
Diru ta kataiaz neskame izanak
Lantegian bizi lanean hil.
Baina memoriak kantu ta dantzetan
Iraultza pizten digu zainetan.
ONGI ETORRI, ESKLABUON FESTARA
BEHELAINOTAN ALFERRIK DA MASKARA
ASKATASUN DANBORREN LURRIKARA
ERRE GINTUEN SU BERBERA GARA*
Oinak lurra harrotuz, gogoa izarretan,
Txinpartak geroko garren zutarri.
Gorputz ahaztu eta aske guztion gordeleku
Akelarrea dugu.
Hemen ez da magia beltzik,
Sokak apurtzeko sua baizik.
Inguratuz mantenduko dugu bizirik.
ONGI ETORRI ESKLABUON FESTARA
BEHELAINOTAN ALPERRIK DA MASKARA
BEHIN HIL GINEN, BAINA ITZULI GARA
ERRE GINTUEN SU BERBERA GARA
|
||||
8. |
Plazer Txikiak
04:00
|
|||
Goizean goiz kafea,
Ilargi betea,
Olatu hotsak esnatzean.
Neguko eguzki izpiak,
Tak, tak, leihoan euria.
Biziko plazer txikiak!
ZEIN EDERRAK DIREN
ESPERO EZ DIREN
ITZAL EPELAK.
OHITUREN ARTEAN
EGUNEN TARTEN BATEN
NONBAIT, ZURE ZAIN.
Anai-arrebak,
Agur eta ongi etorri ordurik gabeko atarira,
Galdera handien gonazpietara.
Zuen goizeko maindireei, kantu hauek!
Azukre debekatu
edo ohartu gabeko beranduei.
Nola jakin zer den haundi ñimiñorik gabe,
ezta?
Gogoan izan:
Itsasotik irten, eguzkitan etzan
eta gorde galtzeko tarterik,
Maite duzun ohitura arraroen omen!
|
||||
9. |
Neska Zaharren Koplak
03:36
|
|||
Iritsi da eguna!
Bihotza ahotik irten zait bat batean,
Ezagutu dudanean.
Bizitzak gatzik ez du
Ezin bazara maitemindu.
Tren bakarra ta ezin galdu.
Iritsi da eguna!
Ogia erostera joan naiz txandalean,
Makarrak kendu artean.
Nor ta bera topatu,
Eta geratu naiz mutu.
Ideiak zaizkit guztiz urtu.
NON DA MANUALA, IKASTEKO RITUALA?
AURKITUKO AL DET
IPUINETAKO PRINTZE IDEALA?
EZ NADIN GERA NESKA ZAHARRA!
Iritsi da eguna!
Parrandan atera gera eta txoznetan
Gertu goizeko bostetan.
Txapa galanta ematea,
Hau da alkoholan kaltea.
Izutu ote dut nire maitea?
Iritsi da eguna!
Gerritik estu helduko det eta goxo esan
Nirekin lo egin dezan.
Tabernetan bilatu
Baina etzaitut topatu.
Radarrak ez dit funtzionatu.
Iritsi da eguna!
Dutxatu, orraztu, jantzi, prestatu eta
kondoiak.
Ase ditzadan gaur nahiak.
Aizu ze plan duzu gero?
Gaur etzazu ezer espero.
Berriz etxera bero-bero.
Iritsi da eguna!
Eskuratu dut nire altxorra azkenean!
Gaua izara artean.
Kontzentratu ezinik,
Ezin kendu gainetik.
Hanka puntetan noa etxetik.
Iritsi da eguna!
Telefonoak jo du eta, hara!
Nirekin oroitu zara.
Lehen nuenak amestu
Orain lekurik eztu,
Beste batekin naiz tontotu.
|
||||
10. |
Daltonikoak
03:42
|
|||
Nik nahi nuen urdina, bizikleta urdina
Baina aurkitu nuen gorria,
gorria ze desgrazia.
Nik nahi nuen kotxea, kotxe zilar kolorea
Baina aurkitu nuen berdea,
berdea ni bai pobrea.
DALTONIKOAK, UTZI DITZAGUN
GURE ZAPORE OPTIKOAK
DALTONIKOAK, HUSKERI ESTETIKOAK
Nik nahi nuen zaldia, zaldi beltz basatia
Baina aurkitu nuen zuria, non da nere zoria.
Nik nahi nuen txoria, txori gorri kantaria
Baina aurkitu nuen marroia, marroia a ze bajoia.
Nik nahi nuen ilargia, nik nahi nuen mendia
Eta bertako zuhaitz guztiak ere,
natura artean askoz hobe
Baina baita nahi nuen hiria, kaleak zeharkatzeko
Den-dena niretzako, den-dena niretzako
Nahi nitun hodeiak, nahi nitun izarrak,
Nahi nitun bihotzak, nahi nituen
Bururatzen ez zaizkidan gauza guztiak ere
nahi nituen eta horregatik,
Dena nahi nuelako falta zitzaidan dena.
|
||||
11. |
Eman Dena
03:31
|
|||
Amak aspaldi galdetu zidan:
zer nahi duzu handitan egin?
Eta nik erantzunik ez.
Nola esan foko azpian
nuela nere burua ikusten?
Jende aurrean arima ahotik jaurtitzen.
Ametsak dira, besterik ez.
Bizitza bakarra da, ezer berririk ez!
Musika egin nahi baduzu,
igo eszenatokira!
Ta hor zaudela,
EMAN DENA,
INDARRA BADUZU SOBERAN,
TA EZ GALDU ZURE AUKERA.
AMETSAK EZ DIRA BETEKO
ORAINDIK LO BAZAUDE.
Aitak egunero galdetzen zidan:
zer ikasiko duzu gero?
Eta nik erantzunik ez.
Nola esan munduari bira eman
nahi niola airez?
Lurra goitik ikusi txori bat banintz lez.
Ametsak dira, besterik ez.
Bizitza bakarra da, ezer berririk ez!
Hegan egin nahi baduzu,
aireratu izan aske!
|
KOBAN Donostia, Spain
Koban talde donostiar bat da, 2015ean sortua.
Proiektu berean euskal kultura, musika elektronikoa eta
swinga uztartzen saiatzen gara.
Koban gara: Elixabete Beraza Sorarrain: Piano eta Ahotsak
Estitxu Beraza Sorarrain: Ahotsak
Maddi Gerriko Fariñas: Ahotsak
Joseba Salbide Mutiloa: Elektronika
Onintza Rojas Olazabal: Triki eta Ahotsak
Xalba Ramirez Cruz: Gitarrak
... more
Streaming and Download help
If you like KOBAN, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp